2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

 LANEEI BURUZ

Kaixo ikasleak!

Hurrengo astean, taldeka landu dituzue modelaketa geologikoen aurkezpenak egin beharko duzue. Gogoratu zer baldintzak bete behar duzue!. Prezi edo Power Point erabili lana aurkezteko.
Aurkezpenak, irudiak izango ditu zuen azalpenak errazteko.  ez definizio luzeak hala testoak; hau da, ez idatzi definizioak edo helarazi nahi duzuen informazioa bertan.

Adibide batez azalduko dizuet: Demagun Ur basen Higadura azaldu nahi duzuela. Jarri diapositiba batean HIGADURA abisatzeko horrekin lotuta dauden erlibe motak agertuko direla ondoren. Eta Hurrengo diapositiban jarriko duzue KARKABA eta karkaba baten argazki bat. Zuen ahoz azaldu beharko duzue Sakana zer den eta nola sortzen den.

Gogoratu gauza bat. Taldekide guztiek dena prestatu behar duzue eta ulertu behar duzue zeren eta neuk esango dut aurkezpen egunean nork azalduko du eta zer. Beraz, ez banatu prestaketa.

Ulertu egin da?

Bihar da azken eguna argazkiak biltzeko eta aurkezpenak egiteko, klase orduetan egin behar da .. HALA ERE, talderen bat bukatzen ez bada etxean burutu beharko du 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina